Euskal Pentatloi Sariaren finalak izango dira gaur Azpeitiko zezen plazan, eta dena prest baldin badute ere, izan da azken orduko aldaketarik. Izan ere, Aitzol Atutxa zen gizonen finalean parte hartu behar zuen kirolarietako bat, baina baja izango da, eta Aritz Irazabalen ordezkatuko du hura.
Horrenbestez, 22:00etan hasiko den emakumeen finala jokatuta, Joseba Otaegi, Ioritz Gisasola Zelai IV.a, Aritz Irazabal, Julen Gabirondo, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Xabier Zaldua ariko dira nor baino nor lehian, bi txandatan banatuta.
Pentatloiaren finalaren gaineko azalpenak honako lotura honetan irakur daitezke.