Gipuzkoako Igeriketa Federazioak 2021-2022 denboraldiko igerilari onenak saritzeko gala egin zuen atzo Donostian, eta sarietako bat Nagore Alberdi azpeitiarrak jaso zuen. Hain zuzen ere, Izarraitz igeri elkarteko kideak ur irekien saileko eta master mailako aitortza jaso zuen, denboraldian zehar Gipuzkoako Ur Irekien Ligan egindako lanagatik.