Bizikletak berrikusteko aukera izan dute herritarrek

Julene Frantzesena 2022ko ira. 25a, 13:36

Herritar batzuk bizikletarekin plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jarri zure bizikleta puntuan Mugirekin! kanpainaren barruan, Azpeitian egin du geldialdia lantegi mugikorrak gaur. Hainbat herritarrek aprobetxatu dute bizikletaren ikuskapena egiteko.

Bizikletak doan berrikusteko aukera izan dute gaur goizean eta eguerdian herritarren plazan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jarri zure bizikleta puntuan Mugirekin! kanpainaren barruan. Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, Mugi txartela duten herritarrei zuzenduta ari da erakundea zerbitzua eskaintzen. 

Bi modutan egin dezakete herritarrek ikuskapena: herriz herri dabilen kamioi lantegi ibiltarian eta hainbat saltokitan. Azpeitian, adibidez, Ziklos Beni dendan eskainiko dute zerbitzu teknikoa hilaren 30a bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide