Odola emateko aukera izango da asteazkenean herrian, eta hala egin nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua etzi goizean eskatu ahal izango da, 08:30etik 13:00etara bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.
Parrokiaren Soreasu auzuneko lokalean eman ahal izango da odola etzi, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horren sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.