Ikusgai dago anbulatorioan fundazio zientifikoaren 50. urteurrenaren inguruko erakusketa

Anartz Izagirre 2022ko ira. 27a, 15:58

Minbiziaren Aurkako Astearen barruko erakusketako irudi bat, anbulatorioan. (Maialen Etxaniz)

Minbiziaren Aurkako Astearen barruan jarri dute erakusketa, eta ikusgai egongo da herritarrentzat ostiralera bitartean. 

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatuta, Minbiziaren Aurkako Astea ari dira egiten hainbat txokotan, eta Azpeitian fundazio zientifikoaren 50. urteurreneko erakusketa zabaldu dute, anbulatorioan. Azken urteetako ikerketa onkologikoaren emaitza nabarmenetako batzuk ageri dira erakusketan ezarritako paneletan, eta ostirala bitartean edonork izango du ikusteko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide