Aldi baterako gizarte langilea kontratatuko du udalak, herriko hainbat adinekoren egoera aztertzeko

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 29a, 08:35

Herriko hainbat adinekoren egoera aztertzea izango da langile berriaren egiteko nagusia.

Azpeitian bakarrik bizi diren pertsonen zein mendekotasun prestazioa jasotzen dutenen egoera ikertzea izango da langile horren egiteko nagusia. Sei hilabeterako eskaintza da eta interesa dutenek Lanbiden eman behar dute lanposturako izena, urriaren 6a bitartean.

Herriko hainbat adinekoren egoera aztertzeko aldi baterako gizarte langile bat kontratatuko du Azpeitiko Udalak. Hain zuzen ere, Azpeitian bakarrik bizi diren pertsonen zein mendekotasun prestazioa jasotzen dutenen egoera ikertzea izango da langile horren egiteko nagusia. Sei hilabeteko kontratua eskaintzen du udalak. Interesa dutenek Lanbideren bidez eman beharko dute izena lan eskaintza horretan; gaur zortzira arte, urriaren 6a arte, eman daiteke izena.

Udalaren lan eskaintza horretan izena emateko, "ezinbestekoa" izango da Gizarte Langile ikasketak izatea, baita EGA edo euskarako 3. hizkuntza profila egiaztatzea ere. Bestetik, lanpostura aurkezten direnak DBEren –diru sarrerak bermatzeko errenta, RGI erdaraz– onuradun izatea "baloratuko" du udalak.

Lanbideren ondoko orrialdean daude udalaren lan eskaintzaren xehetasunak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide