Soraluzeko emakumearen hilketa salatu dute plazan

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 28a, 19:57

'Indarkeria matxista orori aurre egin!' zioen pankartarekin irten dira gaur plazara. (Mailo Oiarzabal)

Hamarnaka herritarrek hartu dute parte Urola Erdiko Itaiak deituta Indarkeria matxista orori aurre egin! leloarekin egin den elkarretaratzean.

Azpeitian ere kalean salatu dute igandean Benidormen (Herrialde Katalanak) bere etxean labankadaz hilda aurkitu zuten Soraluzeko emakumearen hilketa. Gau arratsaldean, hamarnaka herritar batu dira plazan, Indarkeria matxista orori aurre egin! leloa agerian zuen pankartaren atzean, Urola Erdiko Itaiak deitutako protestarekin bat eginez.

Indarkeria matxista kasuetan ohi duenez, Itaiak "babes osoa" helarazi die hildako emakumearen senideei eta ingurukoei, eta indarkeria mota horri aurre egiteko "emakume langileak antolatzea" eta "tresna eraginkorrak" martxan jartzea "ezinbestekoa" dela azpimarratu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide