Iñigo Etxeberria Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi izendatu dute

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 29a, 17:58

Iñigo Etxeberria. (Irizar)

Irizar taldearen ibilgailu elektrikoen saileko esportazioko zuzendari komertziala zen azpeitiarra, eta urriaren 1etik aurrera hartuko du kargu berria, enpresak berak gaur jakinarazi duenez.

Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi berria izango da urritik aurrera Iñigo Etxeberria azpeitiarra. Irizar taldearen ibiligailu elektrikoen saila da Irizar e-mobility, eta Adunan (Gipuzkoa) du egoitza nagusia.

Irizar taldeak gaur jakinarazi du Etxeberriaren kargu berria. Irizar e-mobilityko esportazioko zuzendari komertziala izan da urtebetez azpeitiarra, eta urriaren 1etik aurrera hartuko du kargu berria. "Gogo eta ilusio handiz" eta "elektromugikortasunaren etorkizuneko erronkei heltzeko helburu sendoarekin" hartuko du kargua Etxeberriak, Irizarrek ohar bidez jakinarazi duenez. Gogo eta ilusio handiz helduko dio lan berriari eta elektromugikortasunaren etorkizuneko erronkei heltzeko helburu sendoa du.

Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi berriaren hitzak ere zabaldu ditu enpresak ohar horretan. "Bezeroaren hurbiltasun eta leialtasun estrategia finkatzea da lehentasuna, eta haiei elektromugikortasun soluzio integralak eskaintzea. Sortu zenetik, Irizar e-mobility aldaketaren trantsizioaren buru izan da eta etengabeko hazkunde horren bidean jarraituko dugu", dio Etxeberriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide