Mainlanderren kontzertua Etxe-Zurin eta DJ gaua Orkatzen, astebururako musika eskaintza

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 29a, 18:55

Mainlander musika taldea. (Utzitakoa)

Azpeitiko taldeak bihar joko du Etxe-Zurin, 23:00etan hasita. Zapatuan, berriz, 22:00etatik itxi arte, Beba, Panda eta House One DJek jarriko dute musika Orkatzen.

Kontzertu eta musika emanaldi zaleek herri bi tabernetan aurki dezakete aterpea asteburu honetan.

Bihar, 23:00etatik aurrera, Mainlander herriko taldea zuzenean ariko da Etxe-Zuri tabernan. Zapatuan, berriz, DJ gaua izango dute Orkatz kultur elkartean, Beba, Panda eta House One disko jartzaileekin; 22:00etan hasi eta itxi arte jardungo dira lanean DJak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide