Ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko tailerra abian da

Ane Olaizola 2022ko ira. 30a, 12:11

Ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko tailerreko talde bat. (Azpeitiko Udala)

Ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko tailerrean bi talde osatu dituzte, eta horiek asteazkenean egin zuten lehenengo saioa. Azpeitiko Udalak antolatuta, Saioa Garmendiak eskainiko du ikastaroa, azarora bitartean.

Ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko tailerra hasi dute aste honetan Azpeitian. Saioa Garmendiak gidatuta, bi talde osatu dituzte guztira, eta horiek herenegun izan zuten aurreneko saioa Basazabal formazio zentroan. Azarora bitartean bost saio jasoko dituzte tailerrean parte hartzen ari diren herritarrek, eta ongizate emozionalari lotutako hainbat dinamika landuko dituzte. Azpeitiko Udalak antolatu du tailerra, herritarrei eskaintzen dien formazio saioen barruan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide