Mario Lopezen emanaldiarekin hasi da VI. Txisteratik Egun Magikoa

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 30a, 20:44

Magia ikuskizuna ez omen zen magia ikuskizunarekin ikusleen txaloak eta barreak eragin ditu Lopezek Dinamoan. Bihar, eguerditik iluntzeraino, magia nagusi izango da herriko kaleetan eta Soreasu antzokian.

Mario Lopez mago andaluziarraren gertuko magia emanaldiarekin hasi da gaur arratsaldean VI. Txisteratik Egun Magikoaren egitaraua.

Egun magikoaren bezperan, protagonistaren esanetan magia ikuskizuna ez omen zen magia ikuskizunarekin, zapatu gaueko telebista showa, ostiral arratsaldean eta showrik gabe, eskaini du Lopezek Dinamoaren gorputzaren eremuko gela handian. Helduak, haurrak eta gazteak elkartu dira ikuslegoan, eta txalo eta barre artean hartu dute Lopezen jarduna.

Gaurko aperitifaren ondoren, bihar, eguerditik iluntzeraino, magia nagusi izango da herriko kaleetan eta Soreasu antzokian, egitarau honekin:

  • 12:30. Gertuko magia-poteoa, Alde Zaharrean.
  • 17:00-19:00. Julen eta Sergio magoek gertuko nahiz oholtzako magia ikuskizunak eskainiko dituzte herriko hainbat txokotan.
  • 19:00. Gala nagusia, Soreasu antzokian, Mario Lopez, Txoborro, Tor, Maria Arandia, Iagomago eta Imanol Ituiño magoekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide