Oier Larrañaga, Aizarnazabalen txapeldun

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 2a, 15:03

Larrañaga (eskubitik hasita bigarrena) eta Balerdi Joxe Larrarteren sendikoekin, txapelak jantzita, atzo Aizarnazabalen. (Mailo Oiarzabal)

Ilunpekoak eta Balerdik 22-21 irabazi zieten Mendizabali eta Albenizi Joxe Larrarteren omenezko XII. txapelketaren finalean.

Oier Larrañaga pilotari azpeitiarrak Joxe Larrarteren omenezko XII. txapelketaren finala irabazi du. Ilunpeko aurrelariak Soraluzeko Balerdirekin bikotea osatuta jokatu du Aizarnazabalgo txapelketa. Finalak atzo jokatu ziren, eta Larrañagak eta Balerdik Mendizabali eta Albenizi 22-21 irabazita jantzi zituzten txapelak Atarisoro pilotalekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide