Pedro Muñozek irabazi du beteranoen mailako 10 kilometroko Euskadiko Txapelketa

Nerea Uranga 2022ko urr. 2a, 15:30

Pedro Muñoz (ezkerretik aurrena), Joseba Diaz eta Imanol Larrañaga Xeyeko kideekin, gaur Barakaldon. (Argazkia: Joseba Diaz)

Gaur Barakaldon jokatu den txapelketan Xeye atletismo taldekoak izan dira nagusi gizonetan, eta taldekako saria lortu dute.

10 kilometroko Euskadiko Txapelketa jokatu dute gaur goizean Barakaldon (Bizkaia) Xeye atletismo taldeko hainbat kidek. Hiru txapel eskuratuta itzuli dira etxera, beteranoetan Azpeitian bizi den Pedro Muñoz azkoitiarra izan da irabazlea, 33:41 denboran egin ditu probaren 10 kilometroak. Absolutuen mailan ere garaipena Xeyeko kide batek eskuratu du, Joseba Diaz azkoitiarrak (30:29). Imanol Larrañaga azkoitiarrak ere podiuma egin du absolutuetan, 31:44 denborarekin hirugarren postua lortuta.

Taldeka Xeye atletismo taldea izan da irabazlea 10 kilometroko proban. Taldea Diazek, Muñozek, Larrañagak eta Iñaki Elolak (35:04) osatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide