Hidrogeno berdearen tailerrarekin amaitu da Asteklima Ekoetxean

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 2a, 15:39

Energia berriztagarriekin funtzionatzen duten gailuak martxan jarri dituzte, besteak beste, gaur goizean egindako tailerrean parte hartu duten gaztetxoek.

Asteklima Klima eta Energiaren Astearen barruan Azpeitian gauzatu den egitarauaren azken hitzordua izan da gaur Ekoetxean, Hidrogeno berdea izeneko tailerrarekin.

Joan den astekoklima aldaketaren inguruko tailerrean bezala, gaur ere zientzilari rola hartzeko aukera izan dute hidrogeno berdearen tailerrean parte hartu duten gaztetxoek. Energiaren gaineko hainbat kontu ikasi eta esperimentu desberdinak egin dituzte tailerreko partaideek; energia berriztagarriekin funtzionatzen duten gailuak martxan jarri dituzte, besteak beste. "Etxerako lanak ere" eraman dituztela azaldu dute Ekoetxeko arduradunek, tailerrean landutako gaiekin lotutako koloreztatzeko marrazkiak eman baitizkiete parte hartu duten gaztetxo guztiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide