Bi azpeitiar nagusi, Euskadiko Igoera Bertikalen Txapelketan

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 3a, 10:51

Ibai Angulo, probaren une batean.

Anbotoko Kilometro Bertikala jokatu zuten larunbatean, eta harekin batera, Euskadiko Igoera Bertikalen Txapelketa. Ibai Angulo gailendu da junior mailan, eta 50 urtetik gorakoen beterano mailan, Jexux Zelaia.

Anbotoko Kilometro Bertikala jokatu zuten larunbatean, Anbotoko gailurrean (Bizkaia), eta harekin batera, Euskadiko Igoera Bertikalen Txapelketa. Bi azpeitiar izan ziren txapeldun proba horretan. Hain zuzen ere, Ibai Angulo gaztea gailendu zen junior mailan, eta 50 urtetik gorakoen beterano kategorian, Jexux Zelaia izan zen nagusi.

Kirolariek Arrazolan ekin zioten ibilbideari, eta Anbotoko tontorrean amaitu zuten korrikaldia. 3.800 metroko distantzia eta 1.092 metroko desnibel positiboa zituen ibilbideak. Angulok 46:41 denbora behar izan zuen proba amaitzeko, eta 24. egin zuen sailkapen orokorrean. Zelaiak, berriz, 51:17 denbora behar izan zuen ibilbidea osatzeko, eta 66. amaitu zuen sailkapen orokorrean. 

Jexux Zelaia, podiumean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide