2023ko zerga agintarauan aldaketak egitea izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2022ko urr. 4a, 08:18

Udaletxearen kanpoaldea.

Gaur, urriko lehen asteartea, udal ordezkariek ohiko udalbatzarra egingo dute, 19:00etan hasita, udaletxean. Bilkuran landuko duten bigarren puntua 2022ko udal aurrekontuaren 9. kreditu aldaketa izango da.

Urriko lehen asteartea izanik, udal ordezkariek hileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, 19:00etan hasita. Bi puntu landuko dituzte bilkuran; batetik, 2023rako zerga agintarauaren aldaketa; eta bestetik, 2022ko udal aurrekontuaren 9. kreditu aldaketa egitea. Bi puntu horiek landu ostean, galdera-erreguen txanda izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide