Ehun lagun inguru elkartu dira Pentsiodunen Eguneko ekintzetan

Maialen Etxaniz eta Ihintza Elustondo 2022ko urr. 3a, 15:29

Baigera jubilatuen elkarteak antolatuta, Pentsiodunen Eguna ospatzen ari dira gaur. 12:00etan, elkarretaratzea egin dute, eta ondoren, bazkaria izan da Azoka Plazan. Arratsaldean, musikarekin eta dantzarekin borobildu dute eguna. 

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatuta, Pentsiodunen Eguna ospatzen ari dira gaur hainbat eta hainbat herritar. 12:00etan, elkarretaratzea egin dute astelehenero bezala, Azoka Plazaren atarian, Pentsio, zaintza eta osasungintza publiko eta duinak, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa zioen pankartaren atzean. Ondoren, 14:00etan hasita, bazkaria egin dute Azoka Plazan, eta jende ugari bertaratu da. Orotara, ehun lagun inguru elkartu dira, eta bertan izan dira udal ordezkariak ere. Bazkalostean, dantzaldiarekin borobildu dute eguna. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide