Tremenda Jauria, Merina Gris eta Romea taldeek urriaren bukaeran eskaini behar zituzten kontzertuak, bertan behera

Julene Frantzesena 2022ko urr. 3a, 15:39

Tremenda Jauria taldea.

Kulturaz kooperatibak gaur jakinarazi du hiru talde horiek urriaren 29an eskaintzekoak ziren emanaldiak bertan behera gelditu direla.

Elektrocumbia eta rap doinuak eraman behar zituzten Tremenda Jauria, Merina Gris eta Romea taldeek urriaren 29an, larunbatez, Sanagustin kulturgunera, baina Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, hiru talde horien emanaldiak bertan behera gelditu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide