Ostiralera arte luzatu dute Jabetze Eskoletan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2022ko urr. 4a, 11:06

Emakumeen Txokoaren kanpoaldea.

Sei ikastaro eta tailer antolatu dituzte guztira, eta horietako batzuetan eman daiteke izena oraindik ere: batukada feminista; Ekin argiari; Hurreratu finantzen mundura; Sexy Dance; eta Hirigintza feminista: espazioa, boterea, gorputza eta erresistentziak.

Jabetze Eskoletako ikastaroetan izena emateko epea luzatu egin dute berriro ere, eta horrenbestez, herritarrek ostirala bitartean izango dute aurtengo hainbat saiotan inskribatzeko aukera. Izen emate epea luzatzearekin, ikastaro batzuen hasiera data astebete atzeratu dute, gainera.

Sei ikastaro eta tailer antolatu dituzte guztira, eta horietako batzuetan eman daiteke izena oraindik ere: batukada feminista; Ekin argiari; Hurreratu finantzen mundura; Sexy Dance; eta Hirigintza feminista: espazioa, boterea, gorputza eta erresistentziak. Bestalde, literatura feminista taldea eta Enpalabramiento izeneko emakumeen ahalduntzerako proiektuak ere martxan dira, eta horietan urte osoan zehar eman daitekeela izena gogorarazi dute haien sustatzaileek.

Ikastaro, tailer eta proiektu guztiei buruzko informazioa, egutegien eta ordutegien xehetasunak, prezioak zein izena emateko orriak Emakume Txokoaren eskaintza osoa jasotzen duen eskuorrian aurki daitezke. Dena den, informazio gehiago behar duenak Emakumeen Txokora jo (Goikokale 12, behea) dezake, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Bestalde, 943-15 70 55 edo 688 15 10 00 telefono zenbakietara deitu edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera ere idatz dezakete. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide