Euskara Plana osatzeko lehen saioa egin dute hainbat herritarrek

Julene Frantzesena 2022ko urr. 5a, 09:31

Atzoko bilerako irudia. (Azpeitiko Udala)

Atzoko saioan hezkuntza eta familia izan zituzten hizpide, eta hamabost bat lagun izan ziren Basazabalen. Gaur izango da parte hartze prozesuko bigarren bilera, 18:30ean hasita.

Euskararen plan estrategikoa osatzeko parte hartze prozesua atzo hasi zuen Azpeitiko Udalak, hezkuntza eta familia gai hartuta. Hamabost bat lagun elkartu ziren Basazabal jauregian egindako saioan, eta besteak beste, orain arteko erronken balorazioa egin  eta aurrera begira landu beharreko lan ildoak izan zituzten hizpide. Gaur egingo dute bigarren bilera, 18:30etik 20:00etara, Basazabalen, aisia, kirola eta jaiak gai hartuta.

Honako hau da saio guztien egutegia:

  • Bihar, urriaren 5a. Aisialdia, kirola eta jaiak.
  • Urriaren 18a, arteartea. Kultura eta sormena.
  • Urriaren 19a, asteazkena. Bizilagun berriak.
  • Urriaren 25a, asteartea. Lan mundua, zerbitzu publikoak eta turismoa.
  • Urriaren 26a, asteazkena. Euskalgintza.

Bestalde, herritarrek ostirala bitartean bete ahal izango dute udalak etxez etxe banatu duen inkesta. Inkestaren eskuorria udaletxean, igerilekuan, liburutegian, Euskara Patronatuan edo epaitegiaren zein anbulatorioaren ondoko udalaren buzoietan utz dezakete erantzuten duten herritarrek. Galdetegi hori bera online (lotura honetan) ere erantzun daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide