Hasi da literatura, artea eta historia lantzeko ikastaroa

Anartz Izagirre 2022ko urr. 5a, 12:10

Literatura, artea eta historia lantzeko tailerreko irudi bat. Astelehenean izan zen lehen saioa. (Azpeitiko Udala)

40 lagunetik gora hasi dira literatura, artea eta historia lantzeko ikastaroan, eta astelehenean egin zuten lehen saioa. XIX. eta XX. mendeko artea eta kultura landuko dituzte klaseetan.

Ikasturte berriari ekiteko, bi ikastaro antolatu ditu udalak, eta biak ala biak martxan dira dagoeneko. Joan zen astean hasi zen ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko tailerra —bi talde sortu dira—, eta astelehenean, urriak 3, literatura, artea zein historia lantzeko ikastaroa hasi zen. Izen-ematea ireki bezain pronto bete zen taldea, eta 40 pertsona inguru ari dira parte hartzen.

Astelehenero elkartuko da taldea ekaina bitartean, 17:00etatik 19:00etara, Basazabalen. Saioetan XIX. eta XX. mendeko artea eta kultura landuko dituzte ikasleek, eta Deustuko Unibertsitateak irakasleek eskainiko dute ikastaroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide