Urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: 'Pole dance'-a, zaletasun

Erredakzioa 2022ko urr. 5a, 17:03

Datozen egunetan hasiko da Uztarria urriko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean, Pole dance dantzaren inguruko erreportajea. Hain zuzen, Maider Gurrutxaga azpeitiarra da erreportajearen protagonista, eta hark bere esperientzia kontatu du pole dance-a zer den azalduz.  Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da.

Askok ez dute jakingo zer den pole dance-a. Beste askok historikoki izan duen iruditegiarekin eta izaerarekin lotuko dute. Baina, finean, pole dance-a barra bat ardatz hartuta egiten den aireko ariketa da, eta kirol zein diziplina bihurtu da jende askorentzat azken urteetan. Ariketa horrek izan du eboluzio bat historian zehar, eta horren erakusle dira azken urteetan ireki diren pole dance-rako estudioak eta gimnasioetan hori praktikatzeko joera areagotzea. Diziplina horrek harrapatu duen pertsonetako bat da Maider Gurrutxaga, eta orain arteko esperientziaz aritu da urriko aldizkarian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide