Hitzarmena sinatu dute udalak eta Udal Musika Bandak

Julene Frantzesena 2022ko urr. 6a, 14:34

Musika bandako eta udaleko kideak.

Kultur sorkuntza babesteko eta Azpeitiko musika programazioa aberasteko helburuz egin dute akordioa.

Azpeitiko Udal Musika Bandak eta udalak komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzeko hitzarmena sinatu dute. Kultur sorkuntza babesteko eta Azpeitiko musika programazioa aberasteko helburuz egin dute akordioa, eta hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan dira Julen Agirrezabala eta Jon Irigoien bandako kideak zein Mikel Odriozola Festa batzordeburua eta Ainara Larrañaga Festa zinegotzia.

Udalak azaldu duenez, bandak urteak daramatza ekintzekin eta kontzertuekin musika tradizioaren berreskurapena sustatzen eta musikaren arloa aberasten. "Herriko kultur agenda aberasten du, gainera, festetan nahiz bestelako egun seinalatuetan". Hain zuzen ere, horri eusteko asmoz egin dute akordio berria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide