Gipuzkoako Seiscientos Zale elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen zazpigarren topaketa egingo dute igandean, urriak 9, Azpeitian. Autozaleak Loiolan elkartuko dira, 10:15ean, eta ondoren, Zestoara joango dira. Ekainberri museoa bisitatuko dute jarraian, eta Zestoa inguruan buelta bat eman ostean, Azkoitira joango dira. 14:00 aldera iritsiko dira berriz Azpeitira, eta eguna borobiltzeko, Lau Bide jatetxean bazkalduko dute topaketan parte hartzen dutenek.