Euskara Plana osatzeko bigarren bilera ere, eginda

Julene Frantzesena 2022ko urr. 7a, 10:08

Bigarren bilerako irudia. (Azpeitiko Udala)

Asteartean hezkuntza eta familia gai hartuta egin zuten bilkura, eta herenegun, aisia, kirola eta jaiak landu zituzten. Datorren astean ez da saiorik izango, baina urriaren 18rako eta 19rako beste bi hitzordu jarri dituzte. 

Euskararen plan estrategikoa osatzeko parte hartze prozesua aste honetan hasi du Azpeitiko Udalak. Asteartean hezkuntza eta familia gai hartuta egin zuten bilkura, eta herenegun, berriz, aisia, kirola eta jaiak landu zituzten. Hainbat lagun elkartu ziren bi bilkuretan, arlo horietan dituzten erronkez-eta hitz egiteko.

Datorren astean ez da saiorik izango, baina urriaren 18rako eta 19rako beste bi hitzordu jarri dituzte. Hilaren 18an, asteartea, kultura eta sormena izango dituzte hizketagai. Hilaren 19an, asteazkenez, berriz, bizilagun berriak gaia landuko dute. Hurrengo bi hitzorduak, eta parte hartze prozesuko azkenak, urriaren 25ean eta 26an egingo dituzte, lan mundua, zerbitzu publikoak zein turismoa nahiz euskalgintza gai hartuta. Saio guztiak 18:30etik 20:00etara izango dira, Basazabal jauregian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide