Oroimena lantzeko ikastaroa, martxan

Julene Frantzesena 2022ko urr. 7a, 11:47

Gaur egin duten lehen saioko irudia. (Azpeitiko Udala)

Hamalau lagun ari dira parte hartzen udalak eta Baigerak antolatutako tailerrean. Gaur egin dute aurreneko saioa Baigerako aretoan, eta urriaren 28ra bitartean, ostiralero izango dituzte hitzorduak parte hartzaileek. 

Hamalau lagunek gaur ekin diote oroimena lantzeko xedez Azpeitiko Udalak eta Baigera jubilatuen elkarteak antolatutako tailerrari. Gaur egin dute aurreneko saioa Baigerako aretoan, eta urriaren 28ra bitartean, ostiralero izango dituzte hitzorduak parte hartzaileek. Besteak beste, gaitasun intelektualak zein memoria estrategiak eta teknikak landuko dituzte, oroimena hobetzeko. Izan ere, ikastaroaren helburua adinekoen ongizatea areagotzea eta bizi kalitatea hobetzea dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide