Hondurasko eta Guatemalako emakumeekin topaketa egingo dute asteazkenean Emakumeen Txokoan

Andoni Elduaien 2022ko urr. 9a, 10:00

Azpeitiko Emakumeen Txokoa.

Asteazkenean, hilak 12, 12:00etan hasiko da Hondurasko eta Guatemalako emakumeekin topaketa. Andrea Rosalesek eta Angie Rossek hitz egin dute saioan, eta han parte hartzeko izena eman beharko da aurrez.

Asteazkenean, urriak 12, Hondurasko eta Guatemalako emakumeekin topaketa-hitzaldia egingo dute Azpeitiko Emakumeen Txokoan. 12:00etan hasiko da Dekolonitatea eta borrokak. Hondurasko eta Guatemalako emakumeekin topaketa izeneko saioa.

Lumaltik Herriak-ekin elkarlanean, Andrea Rosales Hondurasko abortuaren despenalizazioaren aldeko plataformako kideak eta Angie Ross Guatemala Ruda komunikabide feministako kideak parte hartuko dute topaketan. Defendatzaileen bira ari dira egiten bi lagunak, topagunerako eta elkartrukerako guneak eraikitzeko, sareak ehuntzeko eta jakintzak antolatzeko.

Topaketan zein hitzaldian parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute aurrez. Horretarako, 943-15 70 55 telefono zenbakira deitu, 688 75 10 00 telefonora whatsapp mezua bidali edo emakumetxokoa@azpeitia.eus posta elektronikora idatzi beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide