Seat 600 zaleen topaketa egin dute Loiolan

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 9a, 11:44

Seat 600 zaleen zazpigarren topaketa egin dute gaur. Guztira, hamar bat auto elkartu dira.

Gipuzkoako Seiscientos Zale elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen zazpigarren topaketa egin dute gaur Azpeitian. Autozaleak Loiolan elkartu dira, 10:15ean; guztira, hamar bat auto bildu dira han. Ondoren, Zestoara joan dira topaketan parte hartu dutenak. Ekainberri museoa bisitatu dute jarraian, eta Zestoa inguruan buelta bat eman ostean, Azkoitira joan dira. 14:00 aldera iritsiko dira berriz Azpeitira, eta eguna borobiltzeko, Lau Bide jatetxean bazkalduko dute autozaleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide