Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Sailak Gipuzkoako Bira egitasmoa jarri du martxan, lurraldeko bidegorriak nahiz oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna sustatzeko. Asteburuan Azpeitian egin du geldialdia egitasmoak; izan ere, karpa handi bat jarri dute plazan egunotan. Hain zuzen ere, atzo 10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era egon zen zabalik karpa, eta gaur, 10:30etik 14:00etara.
Zehazki, herritarrek bide berdeei eta bidegorriei buruzko informazioa jaso ahal izan dute, eta bizikleten mekanikari buruzko tailerrean eta bizikleten materiala birziklatuta eskulanak egiteko saioan parte hartu ere bai. Horrez gain, askotariko bizikletak probatzeko aukera ere izan da han, hala nola elektrikoak, hirikoak eta egokituak.