Asteburu gozoa izan da igaro berri dena Lagun Onaken bi talde nagusientzat. Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak atzo, larunbata, jokatu zuen ligako neurketa, Amaika Bat-Mutriku taldearen aurka, Garmendipen, eta 2 eta 0 gailendu zen Azpeitiko taldea. Hamabosgarren minutuan Mariak egin zuen lehen gola, eta 57. minutuan Mantxolak bigarrena. Une honetan, zazpi puntu batuta, sailkapenaren seigarren postuan da Lagun Onak.
Gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako taldeak, bestalde, gaur jokatu du partida, Ondarroko Aurreraren aurka, etxetik kanpo. Ligako lehen garaipena eskuratu du Azpeitiko taldeak; zehazki, 2 eta 0 gailendu da Lagun Onak. Manexek egin ditu neurketako bi golak; hamabigarren minutuan aurrena, eta 65. minutuan bigarrena. Gaur-gaurkoz, bost puntu poltsikoratuta, sailkapenaren hamargarren postuan da Lagun Onak.