Irrien Lagunak taldeak Elkartasun jantokia ikuskizuna eskainiko du datorren igandean, urriak 16, Soreasu antzokian. Haurrei zuzenduriko 50 minutuko saioa izango da, eta ikuskizuneko protagonista nagusiak Largabista, Tiritatxo eta Martinber dira. Oraindik ere eskuragarri daude sarrerak ikuskizunerako, eta Kulturazen webgunean eskura daitezke zortzi euroen truke.
Honela dio Elkartasun jantokiaren sinopsiak: Largabista eta Tiritatxo janaria prestatzen ari dira, ondoren Martinberrek elkartasun jantokira eraman dezan. Tarteka, norbaitek jakiren bat lapurtzen die. Hasieran, Irrien Lagunak ez dira konturatuko, baina bat-batean, Martinbertsok tranpa txiki baten bidez lapurra harrapatuko du. Nor ote da?
Herriko emakume bat da. Bere lana eta etxea galdu eta kalean bizi dena. Lotsatu egiten du duen egoerak eta inor konturatu gabe behar duen janaria lapurtuzen du. Inoiz ez dute harrapatu. Gaur arte. Martinberrek berarekin Elkartasun Etxera joateko proposamena egingo dio. Joango al da?