Maite Etxezarretak zilarra eskuratu du taldeka Europako txapelketan, 50 kilometroko proban

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 10a, 10:09

Maite Etxezarreta (eskuinetik bigarrena) taldekideekin, Avilan jokatutako proban. (Atletismo RFEA)

Larunbatean jokatu zuten 50 kilometroko Europako Txapelketaren lehen edizioa taldeka, Avilan (Espainia). Espainiako selekzioarekin lehiatu zen azpeitiarra; beste hiru taldekirekin parte hartu zuen proban, eta hamabigarren gelditu zen sailkapen orokorrean.

Maite Etxezarreta korrikalariak zilarrezko domina eskuratu du Europako txapelketan taldeka, 50 kilometroko proban, Espainiako selekzioarekin. Larunbatean jokatu zuten 50 kilometroko Europako Txapelketaren lehen edizioa taldeka, Avilan (Espainia); World Athleticsen egutegian sartu dute proba berria. Hiru taldekirekin batera lehiatu zen Etxezarreta, eta azpeitiarra hamabigarren gelditu zen sailkapen orokorrean. Hark hiru ordu, 38 minutu eta 57 segundo behar izan zituen lasterketa amaitzeko. Emakumeetan Jennings irlandarra nagusitu zen, 3:19:42 denbora eginda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide