Deba eta Mutriku arteko ibilaldia antolatu du Baigerak hilaren 29rako

Andoni Elduaien 2022ko urr. 10a, 10:58

Deba eta Mutriku arteko bidegorria. (Lonifasiko)

Urriaren 29an, 08:30ean abiatuko dira San Martin egoitza paretik. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.

Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ibilaldia antolatu du. Deba eta Mutriku arteko ibilaldia egingo dute hilaren 29an, larunbata. 08:30ean, San Martin egoitzaren paretik abiatuko dira, eta hamaiketakoa Ametza tabernan egingo dute. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Izen ematea Baigeraren bulegoan egin behar da, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide