Eduki babestua: Urolanprest

Iraurgi Berritzenen Enplegu eta Orientazio Zerbitzuak eskualdeko herritarren eskura

Erredakzioa 2022ko urr. 11a, 09:58

Zerbitzuen helburuak eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa ematea, lan bilaketa aktiboan laguntzea eta orientazio pertsonalizatua ematea dira. Langabezian edo egoera horretan gelditzeko arriskuan dauden pertsonei edota enplegua hobetu nahian lan bila dabiltzanei zuzendutakoak dira zerbitzuak, eta doakoak dira.

Eskaintzen diren zerbitzuak honakoak dira:

  • Enplegu Zentroa: herritarrei eskualdean dauden lan eskaintzen inguruko informazioa eskaintzea eta lan bilaketa aktiboan laguntzea dira helburuak, lan eskaintza horietan izena ematen lagunduz. 
  • Orientazio Zerbitzua: lan bila dabiltzan eskualdeko herritarrei laguntza pertsonalizatua ematea da xedea, enplegagarritasuna eta prestakuntza eskaintza hobetzeko. Horrez gain, laguntza eskaintzen da, besteak beste, kurrikulumarekin, lan bilaketarako iturriekin…

Zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko helburuz, konpetentzia teknikoak, oinarrizkoak eta lanbide ziurtagiriak lortzera bideratuko diren ikastaroei dagokienez, berriz, honako hauek dira aurten ematea aurreikusten diren ikastaroak:

Azkoitian:

  • Oinarrizko gaitasunak 2. maila (240 ordu). Gaztelania eta matematika ikastaroa. Abendua-Martxoa.

Azpeitian:

  • Oinarrizko gaitasunak 2. maila (240 ordu). Gaztelania eta matematika ikastaroa. Abendua-Martxoa.
  • Laneratzeko prestakuntza tailerra-Eraikuntza (teorikoa eta praktikoa) (500 ordu). Urria-Apirila.

Bestalde, gogorarazi, Urola Erdiko enpresen lan eskaintzak, praktikak eta karrera amaierako proiektuak kudeatzen dihardugula momentu oro, eta esteka honetan daudela ikusgai indarrean dauden lan eskaintzak.

Zerbitzu horiekin kontaktuan jarri nahi izanez gero edo ikastaroetan izena emateko, hona hemen informazioa:

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide