Bihar lehenago egingo dute hondakin komertzialen bilketa

Julene Frantzesena 2022ko urr. 11a, 08:19

Erdikalea.

Jaieguna izango da bihar, asteazkena, eta Urola Erdiko Mankomunitateak 10:00etara aurreratu du hondakin organikoen bilketa.

Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, hondakin komertzialen bilketa ordua aurreratuta gauzatuko dute bihar, urriaren 12a. Hain zuzen ere, saltokiek-eta 10:00etara atera beharko dituzte hondakin organikoak atarira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide