Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen Basarte industrialdeko Sammic enpresan langile bat zauritu dela jakinarazi du Ertzaintzak. Iturri horren arabera, gaur 12:15ean gertatu da laneko istripua; langile bati beira zati bat gainera erori zaio, eta Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian.