Guatemalako eta Hondurasko emakumeekin dekolonitateaz eta borrokez jardun dute Emakumeen Txokoan

Nerea Uranga 2022ko urr. 12a, 14:51

Gaur eguerdian Emakumeen Txokoan egin duten 'Dekolonitatea eta borrokak' topaketako une bat. (Argazkia: Azpeitiko Emakumeen Txokoa)

Lumaltik Herriakekin elkarlanean antolatutako topaketa-hitzaldia egin dute gaur, asteazkena, eguerdian Emakumeen Txokoan.

Hondurasko eta Guatemalako emakumeekin topaketa egin dute gaur, 12:00etan hasita, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Dekolonitateaz eta borrokez mintzatu dira bertan bildutakoak.

Emakumeen Txokoak Lumatik Herriakekin elkarlanean antolatutako jarduera izan da, eta Andrea Rosales Hondurasko abortuaren despenalizazioaren aldeko plataformako kideak eta Angie Ross Guatemala Ruda hedabide feministako kideak parte hartu dute solasaldian. Bi lagun horiek Defendatzaileen bira ari dira egiten, topagunerako eta elkartrukerako guneak eraikitzeko, sareak ehuntzeko eta jakintzak antolatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide