Organo Erromantikoaren zikloaren barruko Loiolako bigarren emanaldia, bihar

Julene Frantzesena 2022ko urr. 13a, 08:00

Loreto Fernandez eta Itziar Urbieta iazko emanaldi batean.

Loreto F. Imaz eta Itziar Urbieta organistek organistek eskainiko dute kontzertua, 20:00etan hasita, Loiolako basilikan.

Aurreko asteaz geroztik, martxan da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloa, eta asteburu honetan ere izango dira egitasmoaren barruko hitzorduak. Azpeitian, esaterako, bihar eskainiko dute emanaldia Loreto F. Imaz eta Itziar Urbieta organistek. Hain zuzen ere, Loiolako basilikan izango da kontzertua, 20:00etan hasita.

Zikloaren barruko Loiolako hirugarren eta azken kontzertua, berriz, urriaren 21ean, ostiralez, izango da (20:00), eta Xabier Urtasun organista eta Rita Morais sopranoa izango dira protagonistak. Lehen kontzertua, berriz, aurreko astean izan zen, David Cassanen eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide