Peio Segurolak irabazi du Zarauzko Arraza libreko XIV. Ardi Txakur Lehiaketa

Aritz Mutiozabal 2022ko urr. 13a, 08:30

Arraza libreko XIV. Ardi Txakur Lehiaketa jokatu zuten atzo Zarautzen, Itxasmendi auzoko Irita zelaian. Matxibentarrak iaz lortutako garaipena berretsi du aurten nagusitasunez, Argi txakurrarekin.

Guztira, sei artzain aritu ziren beraien txakurrekin lehian atzo, asteazkena, Zarautzen jokatutako arraza libreko ardi txakur lehiaketan. Haien lana izan zen, lehiaketako bi probak ahalik eta txukunen eta azkarren egitea. Azkenean, Peio Segurola matxinbentarrak eta haren txakur beteranoak lortu zuten puntuazio altuena. Iaz Zarautzen lortutako garaipenaren ondotik, erretiroa emateko asmoa zion Segurolak Argiri, baina aurrera jarraitu du lagunarekin, eta beste poz bat eman zion atzo matxinbentarrari. Hori bai, aitortu zuen Segurolak atzokoarekin bukatu direla txapelketak Argirentzako.

Puntuazioa kontuan hartuta, bigarrenaren eta bosgarrenaren arteko tartea oso estua izan zen atzo Zarauzko lehiaketan; guztira, hamar puntukoa.

Sailkapena

  1. Peio Segurola (Argi), 288 puntu.
  2. Xabier Gastañaga (Sandy), 260 puntu.
  3. Manuel Gorriti (Turbo), 255 puntu.
  4. Aitor Urien (Nay), 251 puntu.
  5. Bittor Bengoetxea (Izar), 249 puntu.
  6. Asier Dakosta (Zeru), 155 puntu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide