Hasi dira Zezen Beltz Astebururako hesiak jartzen

Julene Frantzesena 2022ko urr. 13a, 08:30

Artzubian jarri dituzte zezenarentzako hesiak. (Zezen Beltz)

Zapatuan eta igandean egingo dituzte ekintzak. Igandean helduen entzierroa eta sokamuturra izango dira, eta Artzubia kalean, adibidez, jarri dituzte dagoeneko hesiak. 

Zapatuan eta igandean Zezen Beltz Asteburuaren XIII. edizioa izango da herrian, eta herriko eremu batzuetan jarri dituzte dagoeneko zezenarentzako hesiak. Izan ere, igandean helduen entzierroa eta sokamuturra izango dira, eta Artzubia kalean, adibidez, jarri dituzte hesiak.

Honako hau da egitaraua:

Urriak 15, larunbata

  • 12:30.Sokamutur txikia, eta ondoren, zezen txikiak eta poniak haurrentzat.
  • 17:00.Grand Prixa zezen plazan, eta ondoren, zezen bolaztuak 16 urtetik gorakoentzat.

Urriak 16, igandea

  • 12:30. Sokamutur txikia, eta ondoren, zezen txikiak eta poniak haurrentzat. Ordu berean, oilasko eta txahal saiheski errea egongo dira dastagai plazan.
  • 17:00. Helduen entzierroa Artzubitik plazara, eta ondoren, zezen bolaztuak Artzubia kalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide