Azpeitian da ekintzailetza ardatz duen LabEmprende izeneko autobus interaktiboa

Julene Frantzesena 2022ko urr. 13a, 08:59

Autobusa gaur plazan.

Plazan izango da autobusa gaur, ekintzailetzari buruzko informazioa eskaintzen. Herriko ikastetxeetako ikasleek bisita egingo dute, eta informazioa nahi duten herritarrek ere izango dute autobusa bisitatzeko parada.

La Caixa fundazioaren LabEmprende izeneko autobus interaktiboa Azpeitian da gaur. Herritarrei, tartean ikasleei, ekintzailetzaren inguruko informazioa eskaintzea du xede egitasmoak, eta beraz, herriko ikastetxeetako ikasleek egingo dute hara bisita. Gainera, herritarrek ere izango dute gunea ikusteko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide