Urriaren 28an egingo dute Trikigiro jaialdia

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 13a, 09:59

Gaur zabaldu dute argazki erakusketa, Sanagustin kulturgunean. (IƱaki Martinez)

Ohi bezala, trikitilari gazteen emanaldia, kalejira, afaria eta erromeria izango dira Trikigiro eguneko menuan. Horren aurretik, giroan sartzeko, erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean; eskualdeko trikitiari lotutako hainbat argazki ikus daitezke han, zuri-beltzean. 

Urola Erdiko trikitiaren hitzorduak badu data: urriaren 28an, ostiralez, egingo dute Trikigiro jaialdiaren zazpigarren ekinaldia, Trikigiro kultur elkarteak eta Kulturaz kooperatibak antolatuta. Horren aurretik, giroan sartzeko, erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean; gaur, osteguna, zabaldu dute, eta urriaren 30era bitartean izango da ikusgai. Bertan, eskualdeko trikiti munduari lotutako hainbat argazki ikus daitezke, zuri-beltzean.

Trikigiro eguneko egitaraua ere jakinarazi dute dagoeneko. 19:00etan trikitilari gazteen emanaldia izango da Sanagustin kulturgunean. 20:00etan, kalejira egingo dute, eta ondoren, argazki erraldoia atera. 21:00etan, topaketan bildutako trikitilariek afaria egingo dute Sanagustinen; menua 20 euro ordaindu beharko da, eta kulturaz.eus atarian nahiz Sanagustinen eman daiteke izena. 23:00etan, erromeria izango da, eta halaxe, trikiti giroan amaituko dituzte eguneko ekintzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide