Dantzaki eskolakoek hainbat sari eskuratu dute Frantziako areto dantzen txapelketan

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 13a, 11:25

Dantzaki eskolako dantzariak, garaikurrak eskuetan dituztela.

Areto dantzen Frantziako txapelketa jokatu dute asteburuan, eta Dantzaki eskolako lau bikotek parte hartu dute lehian. Denen artean, zazpi lehen postu eta bigarrengo bat eskuratu dituzte, eta emaitzarekin "oso gustura" agertu dira dantzariak. 

Areto dantzen Frantziako txapelketan parte hartu zuten Dantzaki eskolako hainbat dantzarik joan den asteburuan. Senperen (Lapurdi) jokatu zuten txapelketa, eta Azpeitiko eskolako lau bikotek parte hartu zuten lehian. Denen artean, zazpi lehen postu eta bigarrengo bat eskuratu zituzten, eta emaitzarekin "oso gustura" agertu dira dantzariak.

Juan Carlos Garcia eta Ines Izagirre 50 eta 60 urte artekoen kategorian lehiatu ziren, eta aurrena sailkatu ziren salsan nahiz bachatan. Uxoa Ibarreta eta Aritz Fernandez 18 eta 30 urtekoen arteko kategorian aritu ziren, eta haiek ere lehen postuak eskuratu zituzten salsan eta bachatan. 14 eta 18 urte artekoetan, Beñat Martxan eta Nora Sanz lehenak izan ziren salsan, eta bigarrenak bachatan. 10 eta 14 urte artekoen mailan, Peru Segurolak eta Maren Uriak garaipena lortu zuen salsan, eta Segurolak Libe Larrañagarekin, lehen postua eskuratu zuen bachatan.

Dantzaki eskolakoek hilabete barru izango dute hurrengo hitzordua. Hain zuzen ere, azaroaren 11-12ko asteburuan, Kantabriako (Espainia) txapelketa jokatuko dute, Torrelavegan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide