Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du haurrentzat zein helduentzat, eta datorren ostegunean, urriak 20, izango da izena emateko azken eguna. Erakundeak iragarri duenez, urritik abendura bitartean hiru saio egingo dituzte, hiru adin-tartetan banatuta: LH1-3 bitartekoentzat, LH 4-6 bitartekoentzat zein helduentzat —hasiberriak nahiz dagoeneko moldatzen direnak—. LH1-3 mailakoen taldea dagoeneko osatu da, baina beste bi taldeetan oraindik ere gelditzen dira plazak.
Talde bakoitzaren ordutegiak ere zehaztu dituzte. Urriaren 22an eta 23an, azaroaren 19an eta 20an eta abenduaren 10ean eta 11n izango dira hiru patinaje saioak; helduen hasiberrien taldeak 10:00etatik 11:30era izango du klasea egun horietan, eta patinetan ondo moldatzen diren helduen taldeak 11:30etik 13:00etara. Haurrentzako ere bi talde osatuko dira, eta arratsaldez izango dituzte saioak: LH1-3 bitartekoek 17:00etatik 18:30era eta LH4tik 6ra bitartekoek 18:30etik 20:00etara.
Gelditzen diren plazetan izena emateko aukera igerilekuan eta kiroldegian ezarriko dute. Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute inskripzioa, eta bazkide ez direnek, 50 euro. Erakundeak iragarri duenez ezinbestekoa izango da saioetara patinak eta kaskoa eramatea.