Aire britainiarrez jantzitako kontzertua emango du Udal Musika Bandak igandean

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 14a, 14:10

Bandak Soreasun emandako kontzertu bateko argazkia.

Soreasu antzokian egingo du ikasturte berriko lehen agerraldia etzi, 13:00etan. Beñat Etxaberen zuzendaritzapean ariko dira musikariak.

Udal Musika Bandak ikasturte berriko lehen kontzertua eskainiko du etzi, igandea. Soreasu antzokian izango da, 13:00etan hasita.

Aire eta doinu britainiarrekin osatu du Bandak iganderako egitaraua. Izan ere, Britainia Handiko doinu herrikoiak zein hango musikagileen piezak tartekatuko dituzte musikariek. The British Grenadier March, Edward Elgar-en Pomp and Circumstance Nº 1, Gustav Holst-en Second Suite in F For Military Band, Freddie Mercuryren Bohemian Rhapsody eta R. Vaughan Williamsen Folk Song Suite dira etzi eguerdian Soreasura joaten direnek entzungo dituzten piezak.

Beñat Etxabek zuzenduko du Banda igandeko agerraldian, Unai Frantsesena ordezkatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide