Itziar Urbieta eta Loreto F. Imaz organistek girotu dute Loiolako basilika

Anartz Izagirre 2022ko urr. 15a, 09:36

Loiolako basilikan kontzertua izan zen atzo, ostirala, eta entzuleek organo doinuez gozatzeko aukera izan zuten bertan bigarren astez jarraian. Azkoitian eta Bergaran organo kontzertu bana izango da gaur.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. zikloak aurrera jarraitzen du, eta atzo, ostirala, bigarren organo saioa izan zen Loiolako basilikan. Itziar Urbieta azpeitiarrak eta Loreto F. Imaz donostiarrak eskaini zuten kontzertua, eta Loiolara joan zirenek organo doinuez gozatzeko aukera izan zuten bigarren astez jarraian. Izan ere, joan zen astean ireki zuen zikloa David Cassan organistak.

Gaur ere izango da kontzertuak entzuteko aukera Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloaren barruan; izan ere, Rudolf Müller eta Maria Mokhova organistek Azkoitiko parrokian emango dute kontzertua, eta Bergarakoan, Alize Mendizabal nahiz Monica Melacova arituko dira.

Hona hemen gaurko zein datozen asteetako egitaraua:

Azpeitia

Urriak 21, ostirala. 20:00etan, Loiolako basilikan, Xabier Urtasun organista eta Rita Morais sopranoa.

Azkoitia

Urriak 15, zapatua. 20:00etan, Amabirjinaren Jasokundearen parrokian, Rudolf Müller eta Maria Mokhova organistak.

Urriak 22, zapatua. 20:00etan, Ama Birjinaren Jasokundearen parrokian, Ana Belen Garcia organista eta Easo abesbatza.

Bergara

Urriak 15, zapatua. 20:00etan, Santa Marina parrokian, Alize Mendizabal eta Monica Melacova organistak.

Urriak 22, zapatua. 20:00etan, Santa Marina parrokian, Ignacio Arakistain organista eta Peio Irigoien txistularia.

Urriak 29, zapatua. 20:00etan, Santa Marina parrokian, organo ikasleen emanaldia.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide