Berdinketarekin amaitu dute norgehiagoka Lagun Onaken gizonezkoek

Ane Olaizola 2022ko urr. 16a, 13:11

Gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako taldeak Basconia taldea hartu zuen atzo, larunbata, etxean, eta 1-1 amaitu zuten neurketa; emakumezkoek, berriz, denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu zuen Urnietan, Nahiaren golari esker.

Gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onaken taldeak Basconia Bizkaiko taldea hartu zuen atzo, larunbata, etxean, eta joan zen asteko garaipenaren ostean, berdinketarekin amaitu zuten gizonezkoek atzoko neurketa. 40. minutuan Basconiako taldeak hartu zien aurre azpeitiarrei, eta markagailua 0-1 zela joan ziren taldeak atsedenaldira; ordea, bigarren zatia hasi eta minutu gutxira —53. minutuan— iritsi zen Lagun Onaken gola; Geretarena, hain zuzen ere. Taldeek ez zuten beste golik sartzeko modurik izan, eta azkenean 1-1 amaitu zuten neurketa. Une honetan, sailkapeneko hamargarren postuan dago Lagun Onak.

Emakumezkoen lehen taldeak, bestalde, Urnietaren aurka neurtu zituen indarrak, hango futbol zelaian. Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak sasoiko hirugarren garaipena eskuratu zuen atzokoan, Nahiak 61. minutuan sartu zuen golari esker. Hamar punturekin, sailkapeneko seigarren postuan da gaur-gaurkoz Azpeitiko taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide