Zatoz enarak ezagutzera! tailerra egin dute gaur, igandea, Azpeitiko Ekoetxean, eta hara bertaratutakoek hegazti intesktugile migratzaile horien inguruan gehiago jakiteko aukera izan dute. Maite Laso Aranzadi zientzia elkarteko kideak zuzendu du saioa, eta Ekoetxearen hitzetan, "arrakasta handia" izan du ekintzak. Besteak beste, enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arruntari buruzko bitxikeria ugari ezagutu ahal izan dituzte herritarrek, eta identifikazio zein pintura jolasetan parte hartzeko aukera ere izan dute. Aurtengo Familia Ekintzen barruan egin dute egitasmoa.
Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea.