Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak, Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin, liburu aurkezpen bat antolatu du datorren ostegunerako, hilak 20. Hain zuzen ere, Iñaki Sagredo irundarrak Castillos que defendieron el reino eta La batalla de Amaiur liburuak aurkeztuko ditu Azoka Plazako lehen solairuan, 19:00etatk aurrera, eta bi lan horien gaineko xehetasunak emango ditu hark saioan. Irekia izango da solasaldia, eta edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.