Katxalin elkarteko kideek diru bilketa egingo dute bihar plazan

Julene Frantzesena 2022ko urr. 17a, 08:54

Katxalin elkarteko kideak iaz plazan.

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da etzi, asteazkena, eta Katxalineko kideek diru bilketa egin eta xingolak banatuko dituzte bihar goizean. Udaletxeko arkupeetan jarriko dute mahaia.

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da etzi, asteazkena, eta bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako Katxalin elkarteko kideak Azpeitian izango dira bihar, asteartearekin. Urtero legez, diru bilketa egingo dute 09:30etik 13:00etara bitartean, udaletxeko arkupeetan. Diru ekarpenak jasotzeaz gain, loteria ere salduko dute, eta azokan eta kalean xingola arrosak banatuko dituzte. Gainera, Katxalineko kideek bihar boluntario lanetan aritzeko deia egin diete herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide